K5 upategia Aiako udalerrian dago, Zarauztik 9 kilometrora, inguru zoragarri batean, itsas mailatik 300 metrora; hain justu, gaztainondo-, haritz- eta pago-basoak eta mahasti-mazela izugarriek osatutako 15 hektareaz inguratuta.

Alonso & Balaguer arkitektoek diseinatutako eraikinak lerro soilak, dotoreak eta funtzionalak ditu; pasaiarekin guztiz bat egiteaz gainera, ingurumena errespetatzen duela. Bertatik, Kantauri itsasoa ikusten da: ezkerraldean, Getariako arratoia dauka; eskuinaldean, berriz, Orioko arrantza-porturako sarbidea.