Kantauri itsasoaren grina eta muina ispilatzen dituen ardo zuria da K5, Hondarribi Zuri izeneko bertako aldaerak bereak dituen mahastietatik, lursail ikusgarri batean ardura handiz landutakoetatik, erdietsitakoa, hain zuzen.

Ardo zuri berria, freskotasunez josia, egitura eder eta amaiera fresko baina biribilduna, jario-muztioan oinarrituta landutakoa.

Alkohol gutxi eta garraztasun sarkorrekoa.

Hilabetea joan, hilabetea etorri, bere ligen gaineko tangan onduta egoteak bolumena, gozotasuna, koipea eta leuntasuna gehitu dizkio, eta baita bizitza-luzera eta konplexutasun handiagoa ere.

Ezin hobeto bat egiten du itsaskiekin, arrain (batik bat, erreboiloa) zein haragi zuriekin, sushiarekin eta bestelako jaki ahogozagarri gantzatsuekin; foie edo micuitarekin, kasu.