Gure mahastiak, Hondarribi Zuri izenpekoak erabat, lurzoruari eta klimari begira baldintza ezin hobeetan hazten dira.

Lurzorua granitikoa da, eskisto arbeltsua duena, eta horrek ukitu mineralak eta dotoreak ematen dizkio.

Klimak, bestalde, egundoko izaera atlantikoa dauka, Kantauri itsasoaren eraginean eta lursailaren garaieran oinarritutakoa. Horri esker, zabaltasun termiko handiagoak, aireztatze hobea eta freskotasun ederragoa izaten ditu.

Usain gozoak zein zaporeak ahalik eta gehien metatzeko asmoz, mahatsondo bidez ekoitzitako mahats kopurua txikia da oso; batez bestean, 1,5 eta 2,0 kilo arteko etekinarekin.

Horrek guztiak, jakina, oraindik guztiontzat ezezaguna den nortasuna eransten dio "K5" ardoari, gainerako zeinahi ardotatik aise bereizteko moduan.