botella

{Uzta}

2012

{Enologa}

Lauren Rosillo

{Azterketa Analitikoa}

Graduazioa: 11.85% vol. Azidotasun tartarikoa (g/l):8,8; pH 2.86; Azidotasun lurrunkorra (g/l): 0,15

{Ontzea}

6 hilabeteko ontzea temperatura kontrolatuan, bere mahats hondarren gainean altzairu herdoilgaitzezko deposituetan.

{Botilaratzea}

2013ko apirilean. Merkaturatzea 2013ko maiatzean

{Botila kopurua guztira}

69.000 (0.75 l)

{Mahastia}

%100 Hondarribi Zuria. Kantauri Itsas mailatik 300 metroko altitudean besora landatua.

{Lurra}

Arbel ijeztu eta granitozko eskistoz osatutako orografía izurtuko lurra. Eduki organiko ertaineko eskisto gris oso higatuak.

{2012ko Klima}

2012ko uzta Aian, negu hotz eta lehor eta pluviometría ertaineko udaberri batean ezaugarri da. Uda lehor eta epelaren ondorioz mahatsen heltzea urria erdiarte atzertzeak, heltze bikaina izatea ekarri zuen. Mahats-bilketaren ondorengo udazkena oso euritsua izan zenez mahatsondoak ondorengo ernamuintzerako prest geratu ziren.

{Ardogintza}

Mahatsaren aukeraketa eskuzkoa da. Hartzidura aurreko beratzea eta hartzidura altzairu herdoilgatzezko deposituetan egiten da, jario-muztiotik esklusiboki aukeratutako legamiekin.

{Uztartzea}

Plater sorta zabala laguntzeko ezin hobea: itsaski edo arrainetik hasita (erreboilo eta atuna adibidez), sushi, foie, haragi zuri eta baita gorriraino ere.

{Dastatzerako oharrak}

Ikuste-aldia: Distiratsua, garbia eta intentsitate erdiko gardentasuna. Distira limoixka duen hori berdexka argi kolorekoa.

Usaimen-aldia: Intentsitate altua, lursailaren berezko izaera emanaz, nota mineral eta granitiko argiekin. Kamamila eta bergamota bezalako lore zuri eta lima eta pomeloa bezalako fruitu zitrikoak nabarmentzen dira.

Dastatze-aldia: Ahoan duen bolumen handiak, ardo borobil eta glizeriko batean bihurtzen du. Beti ere, txakolinen izaera fresko eta Atlantikoa galdu gabe.