Abel, Ruben, Andoni eta Felix arduratzen dira, urte osoan barrena, mahastiak landu eta zaintzeaz. Mahats-bilketa, berriz, udazkena iristearekin bat egiten da. Horrenbestez, mahats-bilketa selektibo baten ondoren osasun-egoera bikainetan dauden gure jabetzako mahatsak baino ez ditugu jasotzen upategian.

Ardotzea: Grabitatea tarteko mahatsa hautatu, hainbat orduan modu berezian beratzen utzi eta jario-muztioa atera. Tenperatura-kontrola daukaten altzairu herdoilgaitzeko tangetan jario-muztio honen alkohol-hartzidura egin. Liga gainean ondu, gutxienez 5 hilabetean tangan edukita.

Deskribapena: Ardo zuria, limoi hori kolore argikoa, garbia eta distiratsua, bristada berdexkaduna. Sudurrean, ukitu mineralak eta fruituzkoak primeran uztartzen dituen usain sakona dauka. Ahoan, berriz, igarotze atsegina dauka, amaiera iraunkor eta freskoarekin, berez daukan garraztasun bikaina eta benetakoa dela medio.